Martxoaren 8ko kanpainak nesken eta mutilen artean desberdintasunak eragiten dituzten mezuen gainean ohartaraziko du

image003

Aurtengo Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistetan, generoen arteko botere-harremanak bere horretan betikotzen dituztelako. Kanpainaren leloa honakoa da: «Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagu. Egin dezagun berdintasuna». Kanpainak salatzen du neskek, besteak beste, edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, berriz, agresibitateari, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzkoak. Informazio guztia Emakunde aldizkarian eta Irekian.

Posted in Sin categoría.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *